XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Arabiar hauts klase bat da. Urarekin nahastu eta hango pastaz igurtzi behar duzu ilea.

- Asko atsegin zait margoa; gero eta gorriago jartzen ari zait.

Bere ingurura begiratu zuen.

Lurrean zilipurdikatua zuen maletakoa.

Alfonbra ez zen ikusi ere egiten, ia guztia kolore ilunekoa zen erroparen, oinetakoen, bufanden, belarritakoen, marrazki kuadernoen, liburuen... pean.

@- Jo! Eta nork txukundu behar du guzti hau? Ez naiz ezer ordenatzeko gauza.

- Ez zaitez kezkatu. Txukunduko dut nik neuk - Paulak pieza bateko eta arduratsu sentitzen zuen bere burua bizitzan lehendabiziko aldiz.

Aldizkarietakoa zirudien barne-erropa zeukan lehengusinak.

Zetazkoa zirudien.

Melokotoi koloreko braga puntiladunak.

Tititako beltzak...A ze pasada! Kamisoiak, ordea, kotoi zurikoak ziren, tupituak eta haur brodatuekin.

Monja ikastetxekoa. A ze barregurea!.

- Eta honako hau? - Nire felpazko hartzatxoa. Bazter guztietara eramaten dut nirekin.

- Oso... erromantikoa zara!.